XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste gertapena biar dana da urkua, ta lorrtzen da berau:

1.en atsegun edo besperako arratzean, irakurrita, astiro, bijaramonako gogorapena; 2.en ogeratukeran eta ixarrtzen zarala ogean, gogoratuta beratzaz; ta 3.en iratzitta bijotzean gogorapen ideko gurapenak.

Bijaramon-goxan, be, ixarrtu ezkero, gogoratu-egixu gogorapena edo otoi-gaya ta otoi-egin baño len, uste-egixu zerbait Jaungoikuaren betaurrian zarala, ta esazu: ¿Nor naz ni? - ¿Zer egitten nua? - ¿Noren aurrian nago? - ¿Eta zegattik?.

Eta gero, esazu, auzpeztuta, darrai dan au:.

Aurreko Otoya.

Neure Jaungoikua, ziñesten dot, sendoro, emen zarala.

Gurrtatzen zaut, Jauna, nire bijotzetiko gurapen osuaz, ta eskatzen dautsut neure oben edo pekatu gustijen azkapena.

Orain, ixillian, gomutau-egixu, gogorapenaren gaya.

Eta jarratu, esaten dozula au: Neure Atta ta Jauna: opaltzen dautsut gogorapen au, ta itxoten dot emongo daustazula biarr dodan eskarr ta urrkaspidia bera ondo egitteko.

Ama-Goikuak eta zorijondun gustijak, be, lagundu nagije lorrtzen eskarr au.

(Asi zattez, orain, gomutetan eta gogoratzen, adimenaz, gaya, ta ixiotu-egixu bijotza Jaungoikuaren mattasunan, oben edo pekatuaren garrbaya ta asmo senduak ixateko...).

Azkenengo Otoya.

Eskarrik-asko, neure Jaungua, emon daustazuzan argittasun, gurapen eta asmuagattik, otoi onetan.

Opaltzen dautsudaz neure asmo onek, eta euraek egizteko eskatzen dautsut zeure urrkazpidia.

Eta lorrtzeko neure eskea, imintzen dodaz bittarrtekotzat Ama-Neskutza ta Deun gustijak.